XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori horrela izanik, beldur naiz, azkenean, gure arazoen irtenbideak ez ote diren erabaki nahi errealitatearen eta mitoaren arteko borrokaren planoan;

horrela, noiznahi etor dakizkiguke euskararen aldeko neurrien finkatzea ukatuko dutenak benetan paradisuko hizkuntza izan ez zelako, edo Gizarte Segurantzaren transferentzia, Atapuercako aztarnategian, demagun, laubururik azaldu ez delako.

NORMALTASUNAREN BIDEAN: GARAPENAREN ETA AZPIGARAPENAREN ARTEAN

Gure oinarrizko arazoa da, gehiegi kostatzen ari zaigula onartzea gizarte plurala garela, iritzi askotarikoa: betidanik ekin diogula letra eta musika desberdineko kantak kantatzeari.

Asko dira eztabaidarik ez duen egitate hori onartzeko zailtasuna esplikatzen duten arrazoiak, eta kontraesankorrak batzuk:

nazionalismoaren nagusigoa, oraintsu arte izan duen fidagarritasun etikoa, besteak beste, frankismoaren aurkako borrokan irabazia; frankismoaren eta espainoltasunaren arteko harremanaren itzala, indarkeriak eragindako beldurra ere bai, beste askoren artean faktore horiengatik sentimendu asko, espainolismoarena barne, lozorroan bezala mantendu dira gordeak,

eta horregatik, oraindik ere, bat baino gehiago harritu egiten da auzoak, gau izartsuetan, Lekobideren irrintzia entzun ordez, Gaztelako koroia handitzearren borrokatu ziren jeneral euskaldunen ezpata-hotsa entzuten duelako.